2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

UDA ON eta ZORIONAK! Ekainak 19

Ieup, LH4!
Gaur elkarrekin egon gara eskolan eta hau da ikasturte honetako gure azken publikazioa!
Udara badator eta gaur bertatik oporrak!
Udan bloga ITXITA egongo da. Baina itxi aurretik, astebete izango duzue irekian, nahi duzuena bisitatzeko, jaisteko... 
Ekainak 26ean itxi egingo dugu. 
Guk, jada, ez dugu ezer gehiago publikatuko!

Oso pozik gaude, egin duzuen lanaz, harro, eta  blogari denon artean emandako bizitza ere zuei esker da, MILA MILA ESKER!

Gainera, ordenagailuaren aurrean, pila-pila ikasi duzue eta hori ere bazen gure helburua; zuen kasa ordenagailuarekin moldatzen hastea. Egoera aldrebes honi etekina atera diogu, beraz...   


ZORIONAK, LH4!





Eta nola ez,  udako oporretan, asko eta asko zarete urtebetzeak betetzen dituzuenak eta zuek denak aldez aurretik zoriondu nahi zaituztegu!
ZORIONAK DENOI ETA GOZA ZUEN URTEBETZE EGUNAZ!

LH4A
Xabatek Ekainaren27an
Alaik Uztailaren 4ean
Joanek, Uztailaren 7an
Anek, Uztailaren 14ean
Irati Pikabeak, uztailaren 16ean
Manexek, Abuztuaren 8an



LH4B

Ametsek, Uztailaren 8an
Fernando M.k, Uztailaren 22an
Urtzik, Uztailaren 24ean
Enaitzek, Abuztuaren 7an
Alejandrak, Abuztuaren 17an
Oihanek, Abuztuaren 20an
Danelek, Abuztuaren 22an
Iraidek, Abuztuaren 23an
Hegoak,  Abuztuaren 28an






UDAZ GOZA!!!
AGUUUUUUUR!

Arantza eta Igone



2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Erronkak! Ekainak 18

Ieup!
Hementxe, ostegunerako bi erronka:

- Oroitzen duzue, duela pare bat hilabete "ranas saltarinas" izan genituela buruhauste gisa?
Ba orain, oroigarri gisa, oso antzekoa den bat, "Monos saltarines" 
dugu gaurkoan. 
Lortuko al dezu?

- Hurkatuan askotan jolastu zara, ezta? 
Baina ordenagailuan aritu al zara inoiz?
Pelikulen izenburuak asmatu behar dituzu hurkatua izan baino lehen. 
Lortuko al dezu? 







2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Euskal Kanta Kitarraz! Ekainak 17

Ieup, 
Hementxe azken euskal kanta. 
Eta, nola ez, bere olerkigintzaz eta kantugintzaz euskarari hainbeste eman dion Oiartzuar Xabier Leteren kantu bat da hautatua. 
Berak, bertsolari handiari eginiko kantua da gaurkoa, Xalbadorri. 
Kantatuko?
""XALBADORREN HERIOTZEAN"



ZORIONAK JUNE!!!! Ekainak 17

Gaur ekainak 17, LH4Ako JUNE GLEZ.CAPELO ren URTEBETETZEA da.


                 

10 URTE!!!!!!

2020(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Euskal Kantuak Kitarraz! Ekainak 10

Ieup!
Hementxe, gaurko euskal kantua!
Aspaldikoa da kantu hau; letra zoragarria du...
Irria du izena 

ESPERIMENTUAK ETXEAN! Ekainak 10



Ieup!
Aste honetan zuen bideo, esperimenturik ez dugu jaso, bainak guk zuek zientzia praktikatzeko aurtengo bi azken esperimentu ezberdinak eskaini nahi dizkizuegu:

1- Malda bat eta auto batzuekin esperimentu dibertigarria egin dezakezu. 
Izan ere, maldaren okerdura aldatuta, auto berberak zenbat distantzia egiten duen kalkulatu behar duzu. 
Etxeko eremu luzeenean (pasiloa, egongela, zure gela...)  praktika dezakezu, eta ondoren, ondorioak atera ditzakezu... 



2- Nahi al duzu zure begiak eta ikusmena frogan jarri?
Begiratu esperimentu hau. 
Aurreikusi dezakezu zer gertatuko den?
Eta beste bi kolorekin egingo bazenu?




Animatzen bazara, bidaliguzu zure argazki edo bideoa eta dneok ikusi ahal izango dugu.

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

ERRONKAK! Ekainak 4

Ieup, LH4!

Makinekin ari garela probestu dugu eta hona hemen gaurko bi erronkak: 
1- Makinen logika jolasa da. 
Zehazki, aintzinako gizaki bati lagundu behar diozu  zenbait gaur egungo makinetako funtzionamenduaren bidez aurrera egiten. 
Klikatu pantailan agertzen diren objektu eta elementu ezberdinetan, makinak bere lana egingo du eta lehen gizakiaren gainean klikatuta aurrera egingo du; hurrengo makina edo oztopora. 
Ea logika bilatzen diezun agertzen diren makinei...!



2- Logika jolas bat ere da hurrengoa; pisuarekin arituko zara. 
Palanka batean bi pisu agertuko dira eta pentsatu behar duzu, eta aukeratu pisu handien duen poliedroa edo bolumena.
Hasieran, erraza da, baina aurrera egin ahala, gehiago pentsatu egin behar da... 
Ausartuko?



2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Euskal Kantuak Kitarraz! Ekainak 3

Ieup!
Hementxe gaurko euskal kantua. 
Oso oso ezaguna, "Txoria, txori"
Kantatuko?



ESPERIMENTUAK ETXEAN! Ekainak 3

Ieup, LH4!
Aste honetan ez dugu zuen esperimentu bideorik jaso baina guk beste bat eskaini nahi dizuegu, etxean egin nahi baduzue, frogatzeko. Eta badakizue ere, zuek dakizkizuen horiek ere bildu eta blogean jartzen ditugula. 

Beraz, animatuuuuu!

Gaurkoa egiteko, ura, ur botilak eta globoa baino ez dituzu behar. 







Bideo honetan, ikus dezakezu, botila ur berotan sartzerakoan zer gertatzen den. Baina, kontrastatzeko (ezberdintasun ikusteko eta frogatzeko) botila ur hotzetan sartu baino, beste zerbait egiten dio. Ikusi nahi?



ZORIONAK, LAIA! Ekainak 3

Gaur, ekainak 3, LH4Bko Laiaren urtebetetzea  da. 
10 urte!!!



ZORIOOOOOOOOOOONAK
LAIA!!!










2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

ZORIONAK UXUE!!! Ekainak 2

Gaur , ekainak 2,  LH4A ko UXUEK 10 urte betetzen ditu.
   ZORIONAK  UXUE!!!!!! 

10 URTE!!!!!!