2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

Erronka, MEMORY-ak!!! Maiatzak 28

Ieup!
Hementxe dituzue gaurko Memory - Erronkak!!!

1- Minions pertsonaiak lotzekoa... 




2- Euskal Herriko zenbait leku ezagunena...




3- English Vocabulary praktikatzekoak... (Gaia aukeratu....)





4- Eta Memory ERRALDOI bat... Ausartuko?











2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

Euskal Kantuak Kitarraz! Maiatzak 27

Arratsalde on!
Hementxe, aste honetako kantua. 
Kantu hau ez da oso oso aspaldikoa. Gehienak ezaguna izango duzue. Erromantiko samarra da. Ken Zazpi taldearen arrakastasuenetakoa izan da. "Ilargia" du izena. 
Kantatuko?




2020(e)ko maiatzaren 23(a), larunbata

2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

Erronka, Mr./Mrs POTATO! Maiatzak 21

Ieup!
Gaurko gure erronkekin zuen haurtzarora egingo duzue bidaia. 
Izan ere, Mr. eta Mrs. POTATOEKIN jolas egiteko eta ondo pasatzeko aukera duzue!

- Ikusi, lehenik, bideo dibertigarri hau... 




2- Hementxe, txikitan, eta ziurrenik, askok oraindik etxean duzuen jolasa... 

Patata pertsona bihurtzeko jolasa da, ezta?




- Eta,  hemen, gure potatoak sukaldean topatuko ditugu eta bertan hainbat oztopo gainditu behar dituzte... 
Abilezia behar da... 
Ausartuko Potatoen abenturan murgiltzen?




- Eta begira, nola jantzi duten patata hau? Ez da betiko Potato, ezta????

Pista bat..., esperimentu bat da... 



Guk "patata pila" jarri dugu Youtuben eta begira zenbat aukera dauden bideotan hainbat esperimentuetarako... (Klikatu irudiaren gainean)
(Esperimentu hauek egiteko heldu baten laguntza behar duzue, eta zenbait material zehatz behar dira.)

2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

Euskal Kantuak Kitarraz! Maiatzak 20

Kaixo!
Hona hemen gaurko euskal kanta. 
Belarriz bada ere, denek ezagutzen duzuen kanta da... 
Kantatuko?


"Euskal Herrian Euskaraz"


2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Artistak ELIZALDE EGUNERAKO! Maiatzak 15





IEUP, LH4!
Eta Aupa ELIZALDE HERRI ESKOLA!
Igande honetan da gure eskolaren eguna!
Eta gurasoek emailean jaso dute nola ospatuko dugun denok!
Etxeko BALKOIAK protagonista bihurtuko zaizkigu... 
Horretarako, hainbat eta hainbat ideia eta asmo bidali zaizkizue korreoz.
Ideia horiek guztiak GRABATU, ARGAZKIAK ATERA eta Elizalde Eskola Komunitate osoaren bideo bat egingo da... 

Beraz, ea zuen sormen eder hori dantzan jartzen duzuen berriro ere, mozorro, antzerki, dantza, kantu eta abarrekin. 

Guk, soinua egiteko, etxean egin daitezkeen bi tresna eskaini nahi dizkizuegu. 
Bi bozgoragailu mota!
Gure ahotsa eta musika Oiartzunen zehar entzuteko...!!!

- Gure ahotsa ederki entzuteko BOZGORAGAILUAK



- Mobilaren bolumena handitzeko, etxean egiteko ANPLIFIKAGAILUAK!
(Cutterra behar da eta hau helduek egin behar dute...)

Hementxe bideoa,



Eta baten batzuk pelikularen bat eskatu duzue zuen plangintzatan.
Horrela, asteburuan, balkoien atontze lanak bukatuta, tarte bat lasai har dezakezue  2019an estrainatutako filme eder hau ikusteko. 
"Alfombra magikoa"
https://www.zineuskadi.eu/files/peliculas/314_4.jpg

Bikain pasa asteburua, goza Elizalde Egunaz igandean, eta argazki eta bideo bikainak egin!

Gu astelehenean berriro ere hementxe izango gara... Badakizue zuzenketak eta asteartean KO 8 asteko lanak izango dituzue!

Ondo ondo pasa!

Arantza eta Igone

2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Erronka, KANTATU eta DANTZATU! Maiatzak 14

Ieup!
Gaur elkar ikusteko eta hitzegiteko aukera izango dugu!!!
12:00tan, blogean eskubitara dagoen TOPAGUNEAK hitzaren azpian LH4A eta LH4B gelak agertuko dira. 
Klikatu zuen gelan eta elkarrizketan izango zara! 
15:30tan ere izango da aukera... 
Ea nola konpontzen garen eta ikusten badugu beste antolaketa bat behar dugula, egingo dugu bidea...
Gero arte!


Pozik gaude, ezta?
Horregatik martxa sartu nahi dugu abesti eder honekin!
Abestu eta dantzatu nahi?




2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Euskal Kantuak kitarraz! Maiatzak 13

Arratsalde on!
Hementxe gaurko kanta, 
"Arbola gainean" du izena eta oso polita da, xoriei buruz eta lagunei buruz ari da... 
Kantatuko nirekin? 
"Lalala larala lalala larala...." hasten garen momentuan mahaiko eskuko zazpia altsatu ohi da eta buru gainean jiraka hasi...

"ARBOLA GAINEAN"



2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

ERRONKAK! Maiatzak 7

Ieup
Hausnarketarako bideo bat eta erronka jolas bat dira gaurko gure proposamenak.

1- BIDEO HAU IKUSI



HAUSNARTU, PENTSATU:
1- Zer gertatu da bideoan?
2- Zergatik aldatu da mutiko hau?
3- Zer sentitu du?
4- Zoriontsuagoa dela uste duzu?


2- Aspaldiko jolas bat: SIMON JOLASA
Pertsona helduxeagoentzat ezaguna zaigun jolasa da. Baina Online formatoa berria dugu. 
Memoria praktikatzeko jolasa da: Simonek egiten duen argia eta soinua errepikatu behar dituzu hurrenkera horretan.

Ea..., zure memoria froga ezazu!







2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena