2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Gorputza barrutik

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5094628-gorputza_barrutik.htmlGorpuza barrutik gaiari buruz gauza gehiago ikasteko eta trebatzeko ea gai zareten hitz-erruleta hau egiteko!!



2020(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

Itsaspeko Bihotzez

Atzo, goizean, Itsaspeko Bihotzez gozatu genuen. Oiartzungo Plenu Aretoak apaindura berezia zuen; hura, ipuinak altxor zituen espazio atseginez osatua zegoen eta. Espazio batetik bestera joanda, elkarrekin pila-pila ikasi genuen: urpekariak jantzi; handitan izan nahi duguna adierazi; etxekolanen banaketaren garrantziaz ohartu; itsasazpiko korapiloak ezagutu; eta maitatzeko modu ezberdinak sentitu ere egin genituen... Eta guzti guztia ipuin eta ilustrazio ederrez lagunduta! Neskatoa edota mutikoa izatetik eta sentitzetik haratago, Marirekin, bidaia zoragarria egin genuen gure baitara.


Mila esker Mari!