2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena



Haur eta Gazte liburuaren eguna

Apirilaren 2an Haur eta Gazte liburuaren eguna izan zen Hans Christian Andersenen jaiotze data zelako eta guk eskolan ospatu egin genuen.
Goizean Arantxak Hans  Christian Andersenen ipuin bat irakuri zigun eta gero Andersenen biografia egin genuen. Horretarako, informazioa ekarri genuen etxetik eta talde handian informazioa  jasotzerakoan gogoratzen genituen datuak esaten joan ginen. Ondoren, talde txikian biografia idatzi genuen orri birakariaren teknika erabiliz.
Arratsaldean, goizean irakurritako ipuinaren  ilustrazioak egin genituen A3 tamainan talde txikitan eta berriro ere orri birakariaren teknika erabiliz. Bukatu genuenean, horma irudi batean itsatsi genituen besteekin batera.
Haur eta Gazte liburuaren eguna