2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala



AGUUURRRRR 3. MAILA


Azkenean iritsi da azken eguna!
Eguraldi txarra egin du eta ibilaldi neurtua bertan-behera geratu da, baina puzgarriak jarri dituzte frontoian eta primeran pasa dugu.

ONDO PASA UDA ETA DATORREN IKASTURTERA ARTE!

3. MAILA



3. MAILAKO PIANO JOTZAILEAK

Gaur goizean Amaia eta Uxuek bi abesti eskaini dizkigute. Motza izan da, baina zein ondo jotzen duten!
Hurrengo ikasturtean emanalditxo bat prestatuko digutela esan dute. Hurrengo ikasturtera arte!


PASTAZKO KOILAREAK


MATERIALA:

Pasta zuloduna
tenpera
haria
pintzela

Lehenengo, behar duzun pasta kopurua hartu. Ondoren, pastak margotu kolore desberdinez. Hori egin eta gero, haria pastatik sartu eta horrela denekin. Bukatzeko, hariarekin korapilo bat egin.

Amaia eta Unai ch.



 

2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena


EGIPZIARRAK

Arte-hezkuntzan egipziarrez makillatu ginen, eta momia beldurgarri bat egin genuen.

Egipziarrek begiak asko margotzen zituzten, eta guk ere berdin egin genuen: bekainak beltzez, eta begien azpian marra beltza margotu genuen denok, eta betazalak urdin edo berdez margotu genituen neskek.

Ondoren, gure gelako  Tibet momia bihurtu genuen; denon artean komuneko paperaz bildu genuen.

Oso dibertigarria izan zen, eta eder-eder joan ginen etxera!




PAPIROAK

Arte-hezkuntzan, papiroak egiten ikasi dugu. Etxean egin nahi badituzue, argibide hauek jarraitu:

Materiala
Ura, kola txuria, kafe disolbagarria, gasak, papera, brotxa eta argizarizko margoak.

Egiteko era
1-     Neurri bat ur, bi neurri kola eta kafe disolbagarria nahastu.
2-     Gasak paperaren gainean jarri.
3-     Brotxa erabiliz, nahasketa gasen gainetik zabaldu.
4-     Hurrengo egunera arte lehortzen utzi.
5-     Nahi duzuen marrazkia egin eta argizarizko margoak erabili margotzeko.




















2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Eskaladako argazkiak

Pasa den astelehenean, ekainaren 1ean, Leungo harkaitzetan izan ginen eskalada egiten. Zorte handia izan izan genuen eguraldiarekin, ez baitzigun euririk egin. 
Ederki pasa genuen, Ergoiengo parkean bazkaldu eta bidegorrian barrena itzuli ginen eskolara. Batzuek nekatu ere tamainan egin ziren. 



 

2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea






IDAZKERA

Egiptoko idazkerak HIEROGLIFIKOA izena  zuen.

Hieroglifikoa marrazkiz egindako idazkera mota zen: letra bakoitzak bere marrazkia zuen.

Gure izenak hieroglífiKo moduan idatzi ditugu. Pixka bat zaila izan da, baina oso politak gelditu dira eta oso-oso dibertigarria izan da.

Saia zaitez zure izena hieroglífiko moduan idazten. Horretarako, hemen duzue alfabetoa.



 LH 3.A







CYPERUS PAPYRUS


Cyperus papyrus Nilo ibaiaren ertzean hazten den landare bat da.
Landare honen zurtoinarekin egiten zen papiroa.
Papirozko erroiluetan idazten zuten.
Idazteko egurrezko pintzelak erabiltzen zituzten.





LENA, AINHOA, ARITZ ETA UNAI CH