2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

IHAUTERIAK ELIZALDEN 2020!


Pailazoak, Piratak, Egipziarrak, Dantzariak, Magoak, Poliziak eta Lapurrak, Michael Jacson, Partxisa, Abeslariak, Presoak, Samuraiak, Aingeruak, Zingaroak,  Freddy Mercury, Gansterrak, Zuluak, Bakeroak, Animaliak, Banpiresak, Korsarioak, Amonak…

Zenbat emozio bizi izan genituen elkarrekin ihauteri egunean!!!

Horri eutsita, hunkikiekin edo emotikonoekin jolasteko aukera duzu jarraian.

Jakingo al duzu, emozio festa honetan, asmakizun bakoitza zein emotikono den? Zorte on!




                                                           



Niretzat ere beti
zerbait gozoa,
izaten duzu beti zuk,
eta eguna alaitzearren,
muxu hau bidaltzen dizut.

Nire begiak bi bihotz dira,
konturatu al zara zu?
Ezin dezaket disimulatu,
maiteminduta naukazu.

Begiak erdi itxiak, eta,
ahoa zuzen serio
emotikono honek benetan 
triste nagoela dio.

Ahoa beherantz okertu,
eta gorri-gorri aurpegia,
zebattegatik oso haserre 
nagoela, alegia. 


Begi batekin keinu bat,
eta mingaina dauka kanpoan,
argi uzteko,
ziria sartu dizudala
oraingoan.

Bi malko ibai begietan
ahoa zabalik dela, 
adierazi nahian bezala,
hunkituta nagoela.

Barrez lehertu eta malkoak
sortzen zaizkit azkenean, 
bidali duzun txiste txar hori,
irakurtzen dudanean.

Irribarrea zabaldu,
eta bi begiak irekita,
daukadan poza erakusteko
emotikono polita!

             

2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

Badatoz Intxixuk Oiartzunaaaaaa!!!

Elizaldeko irakasle eta haurrok kriston jaialdia egin dugu eskolako patioan gaur. Eta Oiartzungo Intxixu asteburu honi, Atariko Harrera itzela eskaini diogu denon artean! Eguzkia lagun eder genuela, Sorginak ere lagun eder izan ditugu, eta, noski, Mielotxin eta Ziripotz ere gurekin ziren. Ihotez jantzita, herrian zehar eta plazan dantzatu dugu lehenik, eta Sorginen eta Mielotxinen zirikekin ihauteri irrika piztu zaigu! Laugarren mailakoak, eta hirugarrenekoak, esku dantza ikasi, eta egin egin dugu beste dantzekin batera. Bikain! Espezial pasa dugu eta asteburuaz gozatzen jarraituko dugu... Bejondeigula! Gora Elizalde eta Oiartzungo Ihauteriak!

intxixuak2020 from elizalde1zikloa on Vimeo.