2019(e)ko apirilaren 13(a), larunbata

KLIKA KORRIKA ELIZALDEN

15.00 ak aldera atera gara Elizaldeko ikasle eta irakasleok korrika Txikian parte hartzera. Bideoan ikusiko duzuen bezala EMOZIOAK ETA ILUSIOAK gainezka!!!







2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

ESNEZKO GOMINOLAK

Oraingo honetan errezetak idazten aritu gara. IDATZI ETA EGIN!!! Hemen utziko dugu GOMINOLA OSASUNTSUEN errezeta, argazkiak eta bideoak.

Ea animatzen zareten prestatzera!!!

Osagaiak:
          
-250 ml esne                                                                   
-3 goilarakada eztia
-Zaporerik gabeko jelatina sobre bat
-Banilla tanta batzuk
-Koloreztatzailea


Tresnak:
-Lapikoa
-Goilara
-Katiluak
-Moldeak


 Egiteko era:
Lehenik esnearen erdia bota lapikora eta tenperatura baxuan berotu.Gero eztia bota eta nahastu.
Jarraian banilla gehitu,ondoren nahasten ari zaren bitartean jelatina bota.Orduan falta den esnea bota lapikora eta nahastu.Bitartean katiluetara pasa eta nahi baduzu koloreztatzailea bota ez baduzu botatzen gozoki txuriak aterako zaizkizu.Orain goilara batekin lagunduta moldetara bota eta 3-4 ordu hozkailuan sartu.


Prest dago,                           ON EGIN!!!