2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ZORIONAK, AIUR eta HAIZEA!!! Apirilak 30



ZORIONAK, ZUEI
ZORIONAK, ZUEI, 
ZORIONAK
AIUR eta HAIZEA....!!!!
ZORIONAK, ZUEI...!!!!
ZORIONAK, BIOI!!!

Gaur, bi urtebetetze ditugu!!! Biak egun berean jaio ziren!
10 URTE bete dituzte!  










ZORIOOOOOOOOOOONAK
HAIZEA!!!




*Arratsaldean, blogean, Zigorren ipuinaren ordua, aste honetako Artisten Galeria, eta asteburu luze honetarako Proposamen Artistikoa izango dituzue.




2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ERRONKAK, Frogatuko? Apirilak 29

Ieup!
Etxerako lanekin agian jo ta fuego arituko zarete, baina tarte batean, bi erronkatxo hauek, zeharo ezberdinak direnak...

Lehenegoa, agian ezagutuko duzue, TETRIS bat da.. 
Tetris batean forma geometriko ezberdineko piezak "erortzen dira" banaka, eta zulorik gabeko lerro osoak egin behar dituzu.

Piezak azkar batean erortzen dira, eta azkar batean ere pentsatu behar da non kokatu lerro osoa osatzeko... 

Frogatu!



Eta bigarrena, Eiderrek ekarritako proposamena da. 
Izan ere, etxean YOGA egiten du, eta animalia ezberdinek euren posturak erakusten  dizkigute eta berdin egin behar dugu: katuarena, txakurrarena eta sugearena ikasiko ditugu!


Eta euskaraz, yoga eta ipuina entzutea lotzen duen bideotxo eder hau ere topatu dugu,



Biak frogatuko?

Oso atsegina da yoga egitea, ordenagailuan aritu bitartean eta ondoren ere,  gorputza erlaxatzen laguntzen digu eta.


2020(e)ko apirilaren 25(a), larunbata

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna! Apirilak 23!

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna dugu... Eta leku berezia egin nahi diogu egunari gure blogean... 



- Pentsatu al duzu, zein den inoiz irakurri duzun libururik ederrena?
- Irakurri al duzu noizbait liburu bat bi, hiru, lau... aldiz? Zergatik?
- Nola aukeratzen duzu irakurtzeko liburua? Irudiaren, idazlearen, izenburuaren, gaiaren arabera... ? Edo zerk erakartzen dizu aukeratzeko orduan?...

1- Ba al dakizu Donostiako alde zaharrean Haur liburuaren Euskadiko dokumentazio zentrorik  handiena dagoela? Eta haur liburutegia ere bertan badagoela?

Otrain itxita dago, baina klikatu irudian eta zer den eta zer eskaintza dituen ikusi ahal izango duzu... Bazkide egin zaitezke, noski!

Liburuaren dokumentaziogunea


2- Eta Galtzagorri elkartea euskaraz argitaratzen den haur eta gazte literaturaren kontsultarako web orri mundiala da... 
Azken argitarapenen berri ematen digu eta egunero euskarazko liburu egoki bat gomendatzen digu.
Nahi al duzu orria bisitatu?
Arakatu Galtzagorri elkarteko web-gunean eta arreta deitu dizun liburu baten (edo biren...) erreferentzia hartu...

https://www.galtzagorri.eus/eu/haur-eta-gazte-literatura

3- Baina zuek ere erreferentzia emaile bikainak izan zaitezkete eta proposamen hau luzatu nahi dizuegu:
Gustatu zaizuen liburu batekin argazkia atera eta kontatu lauzpabost lerrotan zerri buruz den, eta bidaliguzue argazkia eta testutxoa emailez. 
Eta mordoa dugunean, ikusgarri jarriko ditugu...
Ea lortzen ditugun denon artean 49 erreferentzia eder! 


4- Liburuen edo ipuinen hitzen aukerak anitzak dira: hitzak entzun; hitzak irakurri; hitzak irakurtzen entzun,  hitzak entzun eta ikusi, hitzekin ahoz jolastu... (Hau hitz korapiloa..., jeje)

Hona hemen gaurko beste hiru proposamen

- "Flamenko margolaria" ipuina irakurri.



- Ipuinak ahoz sortu jolas honen bidez. Ondo pasako duzu!



- "Aitonaren altxorra" ipuina entzun (Aitor Uriarte Balentziaga

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

ERRONKA, Antzararekin jolastu! Apirilak 22

Kaixo!
Aste honetako etxerako lanei tarte bat egin eta jolas bat proposatzen dizuegu gaurkoan.
Askotan jolastuko zinen jolas honetan...
Antzara jolasa!!!

Baina, kasu honetan,
1- Jokalari batek edo bik parte har dezakete jokaldi bakoitzean
2- Arrautzetatik ahatetxoak atera arte (klik egin gainean), dadoa ez da lanean hasiko.
3-Gelaxka bakoitzean erortzen zaren bakoitzean, froga matematikoa duzu:  kalkuluak egin behar dituzu kalkulu-jolas moduan; biderkaketa taulak dantzan jarriko dituzu zure buruan...

Ausartuko zara/zarete?

Oso dibertigarria da, frogatu!

Ez dugu horrelakorik euskaraz topatu sarean, baina matematika gazteleraz lantzeko ere balio dezake eta gainera, buru kalkulua hizkuntza guztietan beretsua da: MATEMATIKAK BEREZKO HIZKUNTZA DU eta!

Kontatu, kontatu iruzkinetan zer moduz moldatu zareten...


Nos divertimos aprendiendo Matemática: EL JUEGO DE LA OCA

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

ASTE SANTUA Apirilak 16


Ieup!

Gaurko proposamenak: 
1-  Egin al dituzu noizbat irudiak TANGRAM bidez?

Frogatu!



2- HAUSNARKETARAKO BIDEO MOTZ  bat da hurrengo proposamena.
Ikusi lasai eta beheko galderak PENTSATU. Ez dituzu erantzun beharrik, hausnartu egin behar dituzu; horiei buruz pentsatu eta hantxe utzi, zure gogoan...  

Hausnartzeko galderak:
1- Nola sentitzen da gizona hasieran eta nola bukaeran?
2- Zergatik uste duzu zoriontsuagoa dela gizona bideoaren bukaeran?
3- Zer sentitzen du inguruan topatu duen jendeak?
4- Zergatik mozorrotu da bukaeran itsuz? Ondo egin duela uste duzu? Zergatik?
5- Gertatu zaizu zuri noizbait halako zerbait? 



3- LH4KOEN ARTISTEN TXOKOA!
Badakizue artisten txoko bat sortu dugula irakasleak eta zuen artelanak hantxe biltegian ditugula, noiz atera zain?
Hona hemen Erromatar Inperioko apaletik  atera ditugunak.

Museo batean egongo bazina bezala, artelan bakoitza kontenplatu...


Mila esker, parte hartu duzuen guztioi!





4- Gure PINOTXOREN ABENTUREKIN jarraitu nahi?
Hementxe hurrengo atalak:

CapĂ­tulos XXIV, XXV y XXVI








2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

ASTE SANTUA Apirilak 14

Ieup! 

Hemen gaituzue berriro gaurko proposamenekin!

Zer moduz ari zarete pasatzen egun hauetan jarritako ekintzekin?? (Iruzkindu/iritzia eman dezakezue edozein publikazioaren azpian)


Lortu al zuten igelek beste aldera joatea???  Ez da erreza ezta??


Eta zuen gurasoak saiatu al ziren??


Espero dut Pinotxoren ipuina gustora irakurtzea. Oso ipuin ezaguna duzue, baina seguruenik, berezkoa, originala, irakurri gabe izango zenuten.


1- Oraingoan SUDOKUAK egiteko aukera duzue. Animatzen bazarete klikatu behean.



2- Eta ordenagailuko TEKLATUAN TREBATU nahi baduzu, hemen dituzu hainbat jolas


3- Gorputza mugitu nahi? ZUNBA saio bat proposatzen dizuegu "Euskaraz bizi nahi dut" kantuarekin!

Pausoak ondo ikasi eta gorputza askatu!




4- Eta PINOTXOren hurrengo abenturak hementxe. 
Berriro katua eta azeriarekin egindo du topo... Eta... ezin ikasi gure Pinotxok!

CapĂ­tulos XVIII, XIX y XX


2020(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata

2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

ASTE SANTUA Apirilak 8



Ieup,  LH4!!

Zer moduz atzoko erronkak??  Lortu al zenuten pinguinoa beste aldera iristea?
Eta mateko eragiketak 5 minututan egitea???
Balendina Tereskhova ere hemendik aurrera pixka bat ezagunagoa egingo zaigu.

Gaurko honetan beste hainbat jolas ekarri ditugu.

1- Oraingoan pinguinoak izan beharrean,  IGELAK dira lagundu behar dituzuenak.
Igel berdeak eta marroiak alde batetik bestera pasatu behar dituzu.
Igel batek beste baten gainetik jauzi egin dezake, leku libre bat baldin badago.
Jauzi egiteko bere gainean sakatu behar duzu.

Ausartu!


2- Ba al dakizue zer diren HIEROGLIFIKOAK???  
Egipton erabiltzen zen idazkera sistema bat da. 
Gaur, gure proposamena zuek ondoko hieroglifikoak asmatzea da! 



Eta gai izango al zinatekete baten bat sortzeko? 
Asmatu, atera argazkia eta bidaliguzu!
Ea asmatzen ditugun zuenak...


3- Erronkek urduritasuna pizten dute, ezta?
Urduritasun horiek guztiak lasaitzeko, ERLAJAZIO ARIKETA bat da gure gaurko proposamena...
Badakizu eserita edota etzanda egin dezakezula. Zu erosoen zauden moduan.
Goza!




4- PINOTXOREN ABENTUREKIN jarraitzeko prest?
Egur zatiarekin zer gertatuko irrikitan gaude...


Hurrengo hiru kapituluak dituzu jarraian... 

CapĂ­tulos, III, IV y V 


Ez zarela hasi? Ba..., Blogeko  "ASTE SANTUA, Apirilak 7"ko sarrerara jo, lasai, eta hantxe dituzu lehenengo bi kapituluak... Merezi du,..


5- OHARRA: gogoratu sarrera IRUZKINDU  (IRITZIA EMAN) dezakezuela. 
Horreterako, hemen behean,  "iruzkinik ez"-en sakatu behar duzue.
Zuen iritziak jakiteko irrikitan gaude...