2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

ERDIA, HERENA EDO LAURDENA


Oraingoan, beste jolas bat uzten dizuet zatiketak egiteko. :2  ,   :3   eta  :4  egin behar duzue.
Beste jolas batzuk ere aurkituko dituzue.
Ea zer moduz moldatzen zareten!



Oarsoaldeari buruz ikasi dugu

Hiruhilabete honetan, 3. mailakook Oarsoaldeari buruz ikasi dugu. Inguruan ditugun herriei buruz genekien horretatik abiatu eta hainbat datu eta bitxikeria jaso ditugu. Gainera, elkarrekin talde lanean aritu gara eta bukaera iritsi denean, interesgarriena bildu eta zuei kontatzea erabaki dugu, hona hemen emaitza!


2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

LABAZKO LANPARA

Gaur 3.mailakoek esperimentu polit bat egin dugu. Labazko lanpara.
Erabili ditugun OSAGAIAK izan dira:   Ura, olioa, koloratzailea, eta pastila eferbeszente bat.

EGITEKO ERA: Kristalezko ontzi batean ur piska bat jarri dugu. Gero olioa bota dugu ontzia bete arte. Ondoren koloreztatzailea eta azkenik pastila eferbeszentea.



                                       Labazko lanpararen bideoa

2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

Inauteriak

Gaur Inauteriak ospatu ditugu Elizalden. Goizean tailerrak egin ditugu eta arratsaldean txokolatada. Gaur ere primerako eguna pasa dugu!!