2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

Inauteriak: Euskal mitologia

Urtero bezala, aurten ere eskola osoa gai baten inguruan ari gara inauterien prestaketan. Aurtengo gaia Euskal Mitologia da eta 2.ziklokoak Lamiak, artzainak eta ardiak izango gara. Lan pila bat egiten ari gara gai honen inguruan eta asko ikasten ari gara.
Hizkuntzan, elezaharrak irakurtzen eta entzuten ari gara eta  baita pertsonaia mitologiko ezberdinen deskribapenak egiten ere. Bestalde, Euskal Mitologiaren azterketan izan duen garrantzia eta egindako lana dela eta,  Joxe Migel Barandiaranen biografia ere egin dugu taldeka.
Ingurunean, Euskal Mitologiaren ezaugarriak aztertu ditugu. Talde bakoitzean ezaugarri bat edo bi aztertu ondoren, beste taldeei azaldu, txandaka arbelean idatzi eta koadernoan kopiatu ditugu. 
Arte hezkuntzan, mozorroen prestaketan ari gara buru belarri.
Lamiak, artile matazak erabiliz pelukak egiten ari gara bikoteka eta "goma eva" erabiliz, oinak. Emanaldirako gona edo soinekoa jantzi behar dugu.
Ardiek, bixerak kotoiez estali dizkiogu elkarri eta "goma eva" erabiliz muturra eta belarriak egin ditugu. Emanaldirako beltzez nahiz txuriz jantzi eta ardi larrua eraman behar dugu gainean.
Artzainak GPSa egiten ari gara mendian ez galtzeko eta gure ardiak non dauden jakiteko.
Bestalde, Gloria Gaynorren I will survive abestiarekin ari gara emanaldirako koreografia prestatzen, Lamia, artzain eta ardi modernikolak baikara!

Ea dena ongi ateratzen den!


2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna



Postetxera irteera

Lehenik eta behin, Igeldoko eskolatik mezu bat jaso genuen, beraien haurrak gutunak idaztera animatzeko, bi eskolen artean eskutitzak bidaltzeko asmoa azalduz. Beraien izenak jarri genituen arbelean eta bikoteka nahiz hirukoteka izenak aukeratu genituen.
Izenak aukeratu ondoren, gutuna idatzi, gutunazalean sartu eta zigilua jarri ondoren, herriko postetxera joan ginen gutunak botatzera.
Ea azkar erantzuten diguten!