2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

Neguko feria

Gaur ospatu dugu Elizalden Neguko Feria. Azokan, denetik izan dugu: animaliak, barazkiak, frutak, taloak…. Giro ezin hobea!

Orain oporrak!




Resultado de imagen de emoticono  olentzero



Zorionak!!!



2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

TULIPANEN ESPERIMENTUAK



 Eskolan,tratu onaren eguna ospatu genuen eta honekin lotuta esperimentu hau asmatu dugu.
Tulipanen esperimentua da:2 tulipan landatu eta tulipan bati ondo tratatu behar zaio, eta besteari gaizki.Hazten direnean, ikusi nola haunditu diren.



2019(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Euskal Herria:Probintziak eta ibaiak

Ea jolas honen bidez ikasten dituzuen probintziak eta hiriburuak. https://es.educaplay.com/recursos-educativos/4939735-euskal_herria.html

Hemen ibai batzuk kokatzen ikasteko aukera izango duzue. Animo!
Mendiak errepasatzeko klikatu hemen:


2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

TXURI URDIN

Gaur goizean 4. mailako ikasleak Txuri Urdinera joan gara patinatzera. Hango monitoreekin gauza asko ikasi dugu eta bukatzeko diskoteka ere izan dugu.
Primeran pasa dugu!!














2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

ETA AZKENEAN..... ORNOGABEEN AURKEZPENA!!!!

Taldeko lana bukatu ondoren, gure lana besteei azaltzeko momentua iritsi da. Ea gustatzen zaien egindako lana!

2019(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

ORNOGABEAK

Hiruhileko honetan ornogabeak lantzen ari gara. Ikasleak ekarritako informazioarekin prestatuko dute aurkezpena. Oraingo honetan lanean nola ari diren erakusten dizuegu.

2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

IRRISARRILAND

3.mailako ikasleak IrrisarriLandera joan gara 2 egun pasatzera. Ekintza pila bat egin ditugu eta oso ondo pasa dugu.

2019(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

Pelota saltarina


Esperimento bat egin dugu arrautz batekin. Osagaiak hauek dira:
  • arrautz 1
  • ozpina
Materiala
  • baso 1 
                                             EGITEKO ERA


Arrautza  baso batean sartu  eta ozpinabota. 3 egunez utzi.


3 egun pasatzean basotik atera eta ikusten duzuen bezala horrela geratzen da.

Arrautzaren azala desegin egiten da.

2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

KLIMA ALDAKETA


Aurten Agenda 21eko gaia KLIMA ALDAKETA dugu.

 Hori dela eta gure kaleak aztertzera atera gara zein energi mota kontsumitzen den aztertzera.


2019(e)ko apirilaren 13(a), larunbata

KLIKA KORRIKA ELIZALDEN

15.00 ak aldera atera gara Elizaldeko ikasle eta irakasleok korrika Txikian parte hartzera. Bideoan ikusiko duzuen bezala EMOZIOAK ETA ILUSIOAK gainezka!!!







2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

ESNEZKO GOMINOLAK

Oraingo honetan errezetak idazten aritu gara. IDATZI ETA EGIN!!! Hemen utziko dugu GOMINOLA OSASUNTSUEN errezeta, argazkiak eta bideoak.

Ea animatzen zareten prestatzera!!!

Osagaiak:
          
-250 ml esne                                                                   
-3 goilarakada eztia
-Zaporerik gabeko jelatina sobre bat
-Banilla tanta batzuk
-Koloreztatzailea


Tresnak:
-Lapikoa
-Goilara
-Katiluak
-Moldeak


 Egiteko era:
Lehenik esnearen erdia bota lapikora eta tenperatura baxuan berotu.Gero eztia bota eta nahastu.
Jarraian banilla gehitu,ondoren nahasten ari zaren bitartean jelatina bota.Orduan falta den esnea bota lapikora eta nahastu.Bitartean katiluetara pasa eta nahi baduzu koloreztatzailea bota ez baduzu botatzen gozoki txuriak aterako zaizkizu.Orain goilara batekin lagunduta moldetara bota eta 3-4 ordu hozkailuan sartu.


Prest dago,                           ON EGIN!!!

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

ERDIA, HERENA EDO LAURDENA


Oraingoan, beste jolas bat uzten dizuet zatiketak egiteko. :2  ,   :3   eta  :4  egin behar duzue.
Beste jolas batzuk ere aurkituko dituzue.
Ea zer moduz moldatzen zareten!



Oarsoaldeari buruz ikasi dugu

Hiruhilabete honetan, 3. mailakook Oarsoaldeari buruz ikasi dugu. Inguruan ditugun herriei buruz genekien horretatik abiatu eta hainbat datu eta bitxikeria jaso ditugu. Gainera, elkarrekin talde lanean aritu gara eta bukaera iritsi denean, interesgarriena bildu eta zuei kontatzea erabaki dugu, hona hemen emaitza!


2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

LABAZKO LANPARA

Gaur 3.mailakoek esperimentu polit bat egin dugu. Labazko lanpara.
Erabili ditugun OSAGAIAK izan dira:   Ura, olioa, koloratzailea, eta pastila eferbeszente bat.

EGITEKO ERA: Kristalezko ontzi batean ur piska bat jarri dugu. Gero olioa bota dugu ontzia bete arte. Ondoren koloreztatzailea eta azkenik pastila eferbeszentea.



                                       Labazko lanpararen bideoa

2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

Inauteriak

Gaur Inauteriak ospatu ditugu Elizalden. Goizean tailerrak egin ditugu eta arratsaldean txokolatada. Gaur ere primerako eguna pasa dugu!!

2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

3 lerroan

Oraingoan arte-hezkuntzako saioetan " 3 lerroan " jokoa egin dugu.
Oso fitxa dotoreak egin ditugu. Hemen dituzue batzuk.


Eta gero JOLASTERA!!

2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Txuri Urdin

Joan den urtarrilaren 17an Txuri Urdin Izotz Jauregira joan ginen patinatzen ikastera. Pistara sartu aurretik patinak eta kaskoak hartu genituen eta behin prest geundela gure begiraleekin patinatzeari ekin genion. Zenbat ipurdiko hartu genituen!! Amaieran argiak itzali, koloretako fokoak piztu, musika martxan jarri eta diskoteka hasi zen.
  Hori bai izan zela dibertigarria!!