2015(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala



Ostiral arratsaldean ehunzangoa izeneko jolas kooperatibo bat egin dugu tutoretza saioan.Taldeak helmugara iritsi behar zuen lau hanketan aldakatik helduta.Talde osoak zeharkatu behar zuen helmuga. Gero oztopoak jarri ditugu. Ondoren, ipurdiarekin arrastaka egin dugu. Azkenik, lehenengoak piruleta moduko bat eraman behar zuen, eta azkenekoak kono bat buruan. Oso ondo pasa dugu!

 Aune eta Unai GarcĂ­a



Eskalatzera goaz!

Datorren astelehenean, ekainak 1, 4. mailakoak eskalada egitera joango gara Leungo arroketara.
Haraino autobusez joango gara. Han eskalatu eta bazkaldu ondoren, oinez jaitsiko gara eskolaraino. 
Eguraldia portatuko zaigula dirudi, ateri eta bero handirik gabe. Hala ere, badaezpada ere, nahikoa ur eramango dugu. 
OSO ONDO PASAKO DUGU!
Eta bueltan hementxe jarriko ditugu gure argazkiak, noski! Asteburu on!

HISTORIAURREAN MURGILDUTA

Aurreko asteetan Historiaurrea landu dugu 4. mailan. 
Binaka, garai hartako atal desberdinak ikertu eta landu ditugu. Bukatutakoan ordenagailuan idatzi dugu txukun-txukun, eta azkenik gelako lagunei azalpena eman diegu, ikasi duguna erakusteko. 
Aste honetan 6. mailakoek saio bereziak izan dituzte Raul Servertekin, Historiaurreari buruz hain zuzen ere. Eta guk ere zortea izan dugu, Raulek ekarritako erakusketa ikusteko aukera izan baitugu. 
Gure arbasoen erreplikak ikusi ditugu, eta baita haien tresnak eta armak ere. 
Hemen jarriko ditugu erakusketako bisitaren argazkiak. Eskerrik asko, Raul!





















2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

MUSIKA EMANALDIA UDALETXEAN

Gaur arratsaldean udaletxean musika-emanaldia eskaini digute Ibargain musika-eskolako ikasleek.
3.mailako Maria Iparragirrek pianoa primeran jo du! Eskolako beste ikasle batzuk ere han ziren, eta oso ondo pasa dugu. Emanaldiari bukaera emateko, denon artean "Paristik natorren" abestia abestu dugu.







2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

HITZ BAT, MILA IRUDI






ANTZERKIA




Ikasturte honetan antzerkiak egin ditugu gelan. Oso ondo pasa dugu gure artean antzerkia asmatuz, entseatuz eta gero gela osoaren aurrean antzeztuz. 
Hemen argazki batzuek erakutsiko ditugu.













EGIPTO

EGIPTO

 

3. mailako ikasleak buru-belarri ari gara azken boladan Egipto gaiaren inguruan lanean. Gauza asko  ari gara ikasten. Bideo interesgarri bat ere ikusi genuen.

 

Taldeko argazkiak 4. MAILA - 2014-15