2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Txuri Urdin

Joan den urtarrilaren 17an Txuri Urdin Izotz Jauregira joan ginen patinatzen ikastera. Pistara sartu aurretik patinak eta kaskoak hartu genituen eta behin prest geundela gure begiraleekin patinatzeari ekin genion. Zenbat ipurdiko hartu genituen!! Amaieran argiak itzali, koloretako fokoak piztu, musika martxan jarri eta diskoteka hasi zen.
  Hori bai izan zela dibertigarria!!