2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna



4. MAILA TXURI URDINEN






Azaroaren 25a,  

                     Elizalde tratu onaren alde.

Azaroaren 25ean,  eskolako lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloko ikasleak frontoian elkartu ginen eta giza-kate bat osatu genuen. Ondoren, Aingeru irakasleak sortutako bertso bat abestu genuen denok batera. Eskolako zuzendariak hitz on batzuk esan zituen ikasle eta irakasle guztien aurrean.
Aurreko egunetan, 2. ziklokoek bi puntu more handi  marraztu genituen gure pasilloetan eta ikasle bakoitzak tratu onari buruzko esaldi bat pentsatu eta marrazki bat egin genuen. Azaroaren 25ean, egindako marrazkiak eta idatzitako esaldiak puntu morearen barruan itsatsi genituen.

Maite gaituenak ongi tratatzen gaitu beti!

 LH 2. ZIKLOA



2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna





ARRAUTZAREN ESPERIMENTU BITXIA


Materiala:                                               
Arrautza
Ozpina
Potoa                             

Arrautza poto barruan sartu eta ozpina botako diogu.




HIPOTESIAK:

1. TALDEA
                                      
 -Egosi egingo da.
                                    
 -Kolorez aldatuko da.
                                     
 -Arrautza hautsi egingo da.


2. TALDEA

  Azala kenduko zaiola edo zimurtuko da.


3. TALDEA

Gure ustez arrautza kolorez aldatuko da edo azala galduko du.


4. TALDEA

Arrautza haundiagoa eta lodiagoa egingo da.


 BEHAKETA:

Lehenengo burbuilak atera dira.






Ordubete pasa ondoren…








Hurrengo egunean...



- Arrautzak handitu egin dira.

- Arrautzei kolorea kendu zaie.

- Apar marroi eta txuri bat atera zaie.

- Burbuila pila bat dituzte.




Ondorioa:

Azkenean   azala  kendu zaie   eta  gomazko  pilotak ematen  dute.





2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

HEMEN GARA BERRIZ ERE!

Ikasturte berria hasi da, eta berandu samar bagabiltza ere, gauza asko egiten ari gara.
Ikasturteari hasiera goxoa emateko, lehenengo  egunetan jolas pila bat egin genituen.
Oso ondo pasa genuen!