"Nire ikasleak ez dira bete behar ditudan botilak, piztu behar ditudan metxak baizik".Neli Zaitegi
2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala
2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena
Haur eta Gazte liburuaren eguna
Apirilaren 2an Haur
eta Gazte liburuaren eguna izan zen Hans Christian Andersenen jaiotze data
zelako eta guk eskolan ospatu egin genuen.
Goizean Arantxak Hans Christian Andersenen ipuin bat irakuri zigun
eta gero Andersenen biografia egin genuen. Horretarako, informazioa ekarri genuen
etxetik eta talde handian informazioa
jasotzerakoan gogoratzen genituen datuak esaten joan ginen. Ondoren,
talde txikian biografia idatzi genuen orri birakariaren teknika erabiliz.
Arratsaldean, goizean
irakurritako ipuinaren ilustrazioak egin
genituen A3 tamainan talde txikitan eta berriro ere orri birakariaren teknika
erabiliz. Bukatu genuenean, horma irudi batean itsatsi genituen besteekin
batera.
2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea
Inauteriak: Euskal mitologia
Urtero bezala, aurten ere eskola osoa gai baten inguruan ari gara inauterien prestaketan. Aurtengo gaia Euskal Mitologia da eta 2.ziklokoak Lamiak, artzainak eta ardiak izango gara. Lan pila bat egiten ari gara gai honen inguruan eta asko ikasten ari gara.
Hizkuntzan, elezaharrak irakurtzen eta entzuten ari gara eta baita pertsonaia mitologiko ezberdinen deskribapenak egiten ere. Bestalde, Euskal Mitologiaren azterketan izan duen garrantzia eta egindako lana dela eta, Joxe Migel Barandiaranen biografia ere egin dugu taldeka.
Ingurunean, Euskal Mitologiaren ezaugarriak aztertu ditugu. Talde bakoitzean ezaugarri bat edo bi aztertu ondoren, beste taldeei azaldu, txandaka arbelean idatzi eta koadernoan kopiatu ditugu.
Arte hezkuntzan, mozorroen prestaketan ari gara buru belarri.
Lamiak, artile matazak erabiliz pelukak egiten ari gara bikoteka eta "goma eva" erabiliz, oinak. Emanaldirako gona edo soinekoa jantzi behar dugu.
Ardiek, bixerak kotoiez estali dizkiogu elkarri eta "goma eva" erabiliz muturra eta belarriak egin ditugu. Emanaldirako beltzez nahiz txuriz jantzi eta ardi larrua eraman behar dugu gainean.
Artzainak GPSa egiten ari gara mendian ez galtzeko eta gure ardiak non dauden jakiteko.
Bestalde, Gloria Gaynorren I will survive abestiarekin ari gara emanaldirako koreografia prestatzen, Lamia, artzain eta ardi modernikolak baikara!
Ea dena ongi ateratzen den!

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
Postetxera irteera
Lehenik eta behin, Igeldoko eskolatik mezu bat jaso
genuen, beraien haurrak gutunak idaztera animatzeko, bi eskolen artean
eskutitzak bidaltzeko asmoa azalduz. Beraien izenak jarri genituen arbelean eta
bikoteka nahiz hirukoteka izenak aukeratu genituen.
Izenak aukeratu ondoren, gutuna idatzi,
gutunazalean sartu eta zigilua jarri ondoren, herriko postetxera joan ginen
gutunak botatzera.
Ea azkar erantzuten diguten!
2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna
Kaixo blog hau ikusten ari zareten guztioi eta ongi etorriak!
Blog bat sortzeko asmoa aspalditik buruan izan ondoren, iritsi da ordenagailuaren aurrean eseri eta aspaldiko ideia gauzatzeko unea.
Bloga sortzeko erabaki hau hartzerakoan bi helburu ditut buruan: batetik, gure ikasleak motibatzea, bertan beren lanak argitaratzea beraientzat motibagarria izango dela uste baitut, eta bestetik, gurasoei gelan eta gelatik kanpo egindako ekintza eta lan ezberdinen berri ematea.
Bestalde, Oiartzungo Elizalde herri eskolan badira urte batzuk Ikasketa Kooperatiboaren inguruan lan egiten hasi ginela eta honen inguruko jarduerak, informazioa eta hainbat ekintza plazaratzeko gune aproposa ere izan daitekela iruditzen zait.
"Nire ikasleak ez dira bete behar ditudan botilak, piztu behar ditudan metxak baizik".Neli Zaitegi
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)